Kokapena (Asteasu)    

            Asteasu mendiz inguratuta dagoen herri txiki bat da eta
GipuzkoakoTolosaldea izeneko eskualdean aurkitzen da.
                Tolosatik  10  kmtara  dago  eta  Donostiatik  20  kmtara. 
N-I etik barrena Villabonako irteera hartu, herria zeharkatu eta
haranetik zehar pasatzen den errepidea hartuz gero, Asteasura
iristen da (Villabonatik 4 km-tara)
             Inguruko herriak hauexek dira: Larraul, Zizurkil, Aduna, 
Alkiza, Aia eta Villabona.
             Ernio Asteasutik gertu dagoen mendi bat da. 1.074 metroko altuera du.  Iraileko igandeetan 
erromeria egiten da.
             Asteasutik hondartzak oso gertu aurkitzen dira. 20 bat km-tara daude Orioko eta Zarautzeko
hondartzak. Hara joateko Aiako errepidetik joan behar da.