"Pello Errota" eskola

          Gure  eskolak "Pello  Errota"  izena  du  eta  oraintxe   azalduko   dizuegu zergatik. Asteasun bazen bertsolari  bat  Pello Errota  izenekoa.  Eskola egiten hasi zirenean Asteasuko pertsonai ospetsuena bera zen.

          Eskola   bi  zatitan  banatuta  dago,  bat   Haur Hezkuntzakoentzat eta  bestea Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.  Bereizteko, guk deitzen  diegu eskola txikia eta eskola handia. Eskola handiak 2 pisu ditu eta nahiko luzea da. Gaur egun 4 eta 5 urtekoak ere eskola handian daude.

     13 ikasgela dira danera eta badaude beste 5   gela gehiago:  argazki  gela, ordenadore gela,  laborategia-liburutegia, plastika eta gimnasioa.

       25 irakasle daude eskola haundian eta  eskola txikian batera eta 220 ikasle. 

     Jolasgaraian  txandak  egiten  ditugu  patioko  toki  ezberdinetan: frontoia, futbola, portxea, eta abar.

       Urtean zehar ekintza batzuk egiten  ditugu: Trukaketa Tuterakoekin,  egun osoko irteerak, kurtso bukaerako hiru egunetakoa eta igeriketa-ikastaroarena.  

        Eskolaz  kanpo  ere  egiten  ditugun  ekintzak  hauexek dira: plastika,  dantza, yudoa, pilota, futbola, saskibaloia, antzerkia, ...  

               ESKOLA MENUA