Benetako gertaerak:

  WordPerfect enpresaren informatiko teknikariak telefono-deia bat jaso du:

- Ridge Hall zerbitzu teknikoa. Zer nahi duzu?
- Bai, begira. WordPerfect programarekin arazoak izaten ari naiz.
- Zer arazo motak?
- Idazten ari nintzen eta bapatean hitzak joan egin dira.
- Joan egin direla? Desagertu dira, ezta? Zer ikusten ari zara pantailan?
- Ezer ez.
- Ezer ez?
- Beltzez dago. Ez du idazten dudan ezer onartzen.
- WordPerfect barruan dago ala programa itxi du?
- Berdin da. Kurtsorea mugitu al dezakezu?
- Ez dago kurtsorerik.
- Zure monitoreak argitxo berde bat al dauka?
- Zer da monitorea?
- Telebista antzeko aparagailu bat da. Argi txiki bat ba al dauka?
- Bada... ez dakit.
- Ondo. Orduan monitorearen atzealdean begiratu eta argindar-kablea bilatu. Ikus dezakezu?
- Bai, uste dut baietz.
- Ederki. Jarraitu kableari eta esan iezadazu entxufatuta dagoen.
- Bai, entxufatuta dago.
- Konturatu al zara beste kable bat ere bazegoela?
- Ez.
- Beno, bada bi daude. Orain berriro begiratu eta bigarren kable hori aurkitu behar duzu.
- Bale, aurkitu dut.
- Jarraitu kable horri eta begiratu ordenagailuaren atzekaldean konektatuta dagoen.
- Ez naiz ailegatzen...
- Eeeehh, beno, entxufatuta dagoen ikus al dezakezu?
- Ez.
- Ezta makurtzen bazara ere?
- Ez, oso ilun dago.
- Ilun?
- Bai. Izan ere, bulegoko argia itzalita dago.
- Beno, orduan piztu ezazu bulegoko argia.
- Ezin dut...
- Zergatik ez?
- Argindar enpresak argindarra kendu duelako.
- AjŠ! Ederki, badakit zer den. Oraindik gordetzen al dituzu zure ordenagailauren kaxak, manualak eta enbalajea?
- Beno, bai, nire armairuan gorde nituen.
- Ondo! Bila joan, dena desentxufatu eta sartu aparagailu guztiak kaxetan, ekarri zizkioten bezala eta gero dendara itzuli dena.
- Orduan... larria al da?
- Bai, oso larria da..
- Bale, ederki. Orduan... zer esan behar diot dendariari?
- Esaiozu... TONTOEGIA ZARELA ORDENAGAILU BAT IZATEKO!

          Compaq empresaren teknikari batek deia bat jaso zuen, 5 pulgadatako diska zaharrekin arazoak zituela. Galdera batzuk egin ondoren, teknikariak jakin zuen bezeroak etiketak disketetan pegatu ondoren idaz makinan sartzen zituela eta bertan idazten zuela.

        AST-ren bezero bati diskete baten kopia bidaltzeko eskatu zioten. Egun batzuk beranduago bezeroak idatzitako eskutiz batekin batera, diska baten koloretako fotokopia bat ere jaso zuten zerbitzu teknikoan.

        IBM-ren beste bezero batek inprimatzeko arazoak zituen. Teknikariari esan omen zion ordenagailuak esaten zuela "ezin dut inpresora aurkitu", eta jarraitu zuen esaten "monitorea inpresorari begira jarrita ere, jarraitzen du inpresora ikusi gabe".

       Novell NetWare zerbitzu teknikoan :

- Zerbitzu teknikoa?
- Bai, hemen da. Zer nahi duzu?
- Nire ordenagailuaren "portabasoa" puskatu da eta garantian dagoenez, zuek aldatzea gustatuko litzaidake.
- Barkatu, "portabasoa" esan al duzu?
- Bai, nire ordenagailukoa.
- Barkatu baina eskeintza berezi batean jaso al zenuen? Nola lortu zenuen portabaso hori?, Idatzita al du markaren bat?
- Ordenagailuarekin batera zetorren. Ez dakit ezer eskeintza berezi horri buruz eta bertan "4X" idatzita dago. 

Momentu horretan teknikariak telefonoko mikrofonoa estali zuen, bere algarak bezeroak ez entzuteko. Bezeroak CD-ROM unitatea edalontziak uzteko erabiltzen ari zen. 

      Enpresa baten informatikoak, bere nagusiaren deia jaso zuen gaueko hamaiketan.

- Aizu, etxeko ordanagailuak birus bat duela esan dit. Eta bihar Ostirala eta 13a da. Zer egin behar dut?
- Lasai, bihar bulegoan programa bat utziko dizut birus hori kentzeko. Ez dakit "Viernes-13" birusa izango den, baina bihar bada ezpada ere ez piztu ordenagailua.
- Bale. Telebista eta bideoa ere desentxufatuko ditut?