Hizkuntz-bitxikeriak

ˇ        Amerikako sezesio gerratean, soldadu guztiak koarteletara bizirik itzultzen zirenean, zegoen arbela handi batean 0 Killed (0 hildako) idazten zuten. Hortik dator OK espresioa, dena ondo dagoela adierazteko.

ˇ        San Mateok idatzitako Ebangelion esaldi hau azaltzen da: "Orratz baten zulotik gamelu bat pasatzea errazagoa da aberats bat Zeruan sartzea baino". Arazoa hurrengo hau da: San Jeronimo testu horren itzultzaileak Kamelos hitza gamelu itzuli zuen, baina Kamelos, grekeraz, itsasontziak kaian lotzeko soka lodia da. Esaldiaren esanahia ez da aldatzen, baina zein iruditzen zaizu zentzuzkoena?

ˇ        Ingelesek, Australiara ailegatu zirenean, salto handiak ematen zituzten animalia batzuk ikusi zituzten. Hango herritar bati animalia horiek zer ziren galdetzen saiatu ziren keinuen bidez. Erantzuna beti berdina zen: Kan Ghu Ru. Horregatik ingelesek kangaroo (kanguroa) hitza erabili zuten. Urte batzuk beranduago, hango jendearen hizkuntza pixka bat ulertu zutenean, konturatu ziren Kan Ghu Ru espresioak "ez dizut ulertzen" esan nahi zuela.

ˇ        Antzeko beste zerbait Mexikon gertatu zen. Yukatanen, espainiar batek hango herritar bati herrialde hark zer izena zuen galdetu omen zion. Herritarrak Yucatán erantzun zion. Espainiarrak ez zekiena zen "ez naiz hemengoa"  esaten ari zela.

ˇ        Mexiko eta Estatu Batuen arteko gerratean, batailoi amerikar bakoitzak kolore bat erabiltzen zuen : blue batailoia, red, green etab. Amerikarrek eraso egiten zutenean, oihukatzen zuten: GREEN GO, GREEN GO, GREEN GO... bere batailoia aurrera joateko. Handik aurrera, mexikarrek GRINGOAK deitzen zieten amerikarrei, eta geroxeago goitizen hori munduan zehar zabaldu zen..