KAS KAS ATEAN     

 

Kas, kas, kas atean

Nor dabil etxean?

Ikusi makusi

nor naizen ikasi.

 

Praka zabalak,

atorra urdina.

Ai ene! Ez dakit ezer ez, ez, ez.

Ai ene! Kontatu mesedez. (bis)

 

Kas, kas, kas atean...

 

Mutur zikina,

txapela beltza.

Ai ene! Ez dakit ezer ez, ez, ez.

Ai ene! Kontatu mesedez. (bis)

 

Kas, kas, kas atean...

 

Pipa ahoan,

ardoa bertan.

Bai, bai bai lehen orain eta gero

Zu zara gure Olentzero (bis)