ETA GABONAK, ETA GABONAK

                                                                                                     

KANTA ENTZUN                                    ERREZETAZIOA ENTZUN

 

Eta Gabonak, eta Gabonak:

zelofan, paper de plata.

 

Gabonak datozela-ta

jendearen tarrapata !

Gabonak datozela-ta

erosketa da nagusi,

adornua ta zarata.

 

Eta Gabonaků

 

Gabonak datozela-ta

zelofan, paper de plata,

gastatu dugu soldata;

nahiz epetan, nahiz zorretan.

 

Eta Gabonaků

 

Gabonak datozela-ta

txanpon-txanpanak botaka,

itxura hala dela-ta.

Letra ederrik helduko

zaigu, Gabonak pasa-ta.

 

Eta Gabonak...

 

Gabonak zetozela-ta

bota genuena falta.

Bukatu da tarrapata,

ez da erraza izango

urtarrileko aldapa.

 

Eta Gabonaků

 

Gabonak zetozela-ta

zelofan paper de plata,

tontakeria galanta:

behar dena ere janda!

Eta Gabonak, eta Gabonak:

zelofan, paper de plata.