ABENDUKO HILAREN     

 

Abenduko hilaren

Hogeitalauean,

Jesus gure jabea

jaio da gauean.

Gu ipintzeagatik

izate hobean

bihotzak zuzenduta

zerura bidean.

 

Goazen guztiok goazen

laisterka Belenera,

adoratu dezagun

haurrik ederrena. (bis)

 

Ez du haurrak argirik!

Txabol bat, txabol bat mendian.

Hantxe jaio da Jesus

gauaren erdian. (bis)