EUSKARA DA EUSKAL HERRI     

EUSKARA

Espaloitik jeitsi gabe

denok euskararen alde.

Bide berean al gaude?

bultzatuaz denok alde jeitsi gabe.

 

Nirekin etorri

bidez bide herriz herri.

Egin dezagun euskaraz

kantatu, lan eta jolas.

Euskara da Euskal Herri.

Gurekin etorri

bidez bide herriz herri.

Gurea zaintzen nahiko lan

ikasi dut gure eskolan

euskara da Euskal Herri.

 

Euskal Herrian euskaraz

kantu, irri eta jolas.

Denok batera bagoaz

nahiz ez den izango erraz.

Aizu zatoz, gu bagoaz.